Adin guzietako pertsona talde bat, US Nafarroako kide edo ez, elkarte huni zerbaiten ekartzeko gogoarekin bildu gira, ikusteko zoin gisetarat lagun genezakeen kirol arloan Baxe Nafarroako erakuslehioa den US Nafarroa.
Elkarte huntan diren baloreer atxikiak gira : elkar bizitza, akotxaren ekarpena, elkartasuna, errespetua, nortasuna. Mail hortako taldeetan US Nafarroa usaiaz kanpokoa da, herrialde huntako gazteria batzen du eta helduen taldeko %95a tokiko errubi eskolatik datoz.
Gure gazteen garapen orokorraren laguntzea (kirol eta umano mailetan).
– Materialaren erostea
– Errugbi eta kultur trukaketetan parte hartuz.
– Kanpoko berezitu batzuen laguntza diruztatuz.
– Formakuntza zonbaiten diruztatzea lagunduz.
– Gazteen arteko lehiaketen diruztatzea lagunduz.
– Errugbi eta kultur trukaketetan parte hartuz.
– Sustengatzaileen arteko bazkari eta bidaiak antolatuz.
– Elkartearen inguruan animazioak bultzatuz.
– Komunikazio eta animazio materiala erosiz.
– Nafarroa egunerokotasunean bien eta sendituz.
Proiektu gottor eta zorrotza da. US Nafarroa maite duzuen guziek parte hartzerat
deitzen zaituztegu, zuen maneran. Gurekin harremanetan sar zintazkete, abentura
humano huntan partaide izaiteko.